euskaraespañol

Image of the day

Kongresua: ‘Imanorratzak iparraldea adierazten ez duenean’

  • Event

When and where

From: 11/09/2024 To: 13/09/2024

Description

Esperientzia Gelak

Espainiako Bankua, 2

Geopolitika eta Eremuko Ikerlanen Nazioarteko Kongresua (GEINK) izango da Bilboko UPV/EHUko Esperientzia Gelen eraikinean, 2024ko irailaren 11tik 13ra. “Lehen edizio honetan, hegemonia globalaren aldeko borrokan gertatzen ari diren aldaketetan jarriko du arreta. Mendebaldearen gainbeheraren aurrean Hegoalde Global heterogeneoaren indartzea nazioartean. Hortik dator “Imanorratzak iparraldea adierazten ez duenean” izenburua. Errealitate honi buruz eztabaidatzeko bederatzi lan-talde osatu dira hamarnaka ponentziekin, lau hitzaldi nagusi eta hiru mahai-inguru egongo dira”, Asier Blas kongresuaren antolatzaile eta UPV/EHUko Zientzia Politikoko irakasleak azaldu duenez.

Programa: https://geink.eus/program/programa-eu/

Horrez gain, bi hitzaldi ireki daude:

2024-09-11, 18:00 – 19:30 Osoko Bilkura: “Gobierno - industria militar- guerra. Una relación parasitaria". Tica Font (Centre d’Estudis per la Pau J.M. Delàs).

2024-09-12, 18:00 – 19:30 Osoko Bilkura: “La Geopolítica del Sahel: Retos y Estrategias en una Región en Transformación". Sani Ladan (Casa África).