Kimika Fakultatearen graduazio ekitaldia
- Event
When and where
22/11/2024, 18:00
Location
Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Description
Ostirala, azaroaren 22an, 18.00etan, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroaren areto nagusian, Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultateko 2023-2024 ikasturteko zein masterreko 70 ikasleei diplomak emateko ekitaldia ospatuko da.
Euskal Herriko Unibertsitateko Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreorde Montse Maritxalar eta Kimika Fakultateko dekano Marian Iriarte ekitaldiaren buru izango dira. Bertan Imanol Landa Medrano ikasle-ohiak hitzaldia eskainiko du. Era berean, ekitaldian Euskadiko, Burgosko eta Errioxako Kimikarien eta I.K.-en Elkargo Ofizialaren saria Graduko Amaierako Lan Onenari banatuko da; baita espediente onenak lortu dituzten ikasleak sarituko dira ere. Luberri Abesbatzaren emanaldiak ekitaldiari amaiera emango dio.
EGITARAUA
- Marian Iriarte Fakultateko dekano andrearen hitzak.
- Erretiroa hartu duten langileen harrera.
- Imanol Landa Medrano ikasle-ohiaren hitzaldia.
- Espediente onenak lortu dituzten ikasleak saritzea.
- Diploma banatzea 2023-2024 promozioko ikasleei.
- Euskadiko, Burgosko eta Errioxako Kimikarien eta I.K.-en Elkargo Ofizialaren saria Graduko Amaierako Lan Onenari.
- Agintarien parte hartzea.
- Luberri abesbatzaren emanaldia