Kimika Fakultatearen graduazio berria
- Kronika
First publication date: 25/11/2024
Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroaren areto nagusian, Donostian, Kimika Fakultateko 2023-2024 ikasturteko zein masterreko 70 ikasleei diplomak emateko ekitaldia ospatu zen. UPV/EHUko Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreorde Montse Maritxalar eta Kimika Fakultateko dekano Marian Iriarte ekitaldiaren buru izan ziren. Bertan Imanol Landa Medrano ikasle-ohiak hitzaldia eskaini zuen. Era berean, ekitaldian Euskadiko, Burgosko eta Errioxako Kimikarien eta I.K.-en Elkargo Ofizialaren saria Graduko Amaierako Lan Onenari banatu ziren; baita espediente onenak lortu dituzten ikasleak saritu ziren ere. Luberri Abesbatzaren emanaldiak ekitaldiari amaiera eman zion.