euskaraespañol

Kerik gabeko campusa

  • Photocampus

First publication date: 17/06/2024

Image

NON: Arabako Campusa. NOIZ: 2024ko ekainaren 13an. NORK: Komunikazio Bulegoa. UPV/EHU.

 

Euskal Herriko Unibertsitateko campusaren barruko Gasteizko hiri autobusaren geltokiak, hiriko 'kerik gabeko espazioen' barne dira.

Udalak TUVISAko eta EIBko markesinak sartu ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak bultzatutako ekimen horretan, non eta helburua baita hiri ingurune osasungarriagoa sortzea, tabako kontsumoa desnormalizatzea eta ingurumena keak eta zigarrokinek eragindako kutsaduratik babestea.

Guztion laguntzarekin, jarraituko dugu campuseko gune gehiago 'Kerik Gabeko Gune' bihurtzen.

 

Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.

Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus