euskaraespañol

Image of the day

Kazetaritza Matxistaren Behatokiaren aurkezpena

  • Event

When and where

07/03/2024, 11:00

Location

Itsasmuseum Bilbao
Ramón de la Sota Kaia 1. -48013- Bilbao (Bizkaia)

Description

Martxoaren 7an, osteguna, 11:00etan, Itsasmuseum Bilbaon, Kazetaritza Matxistaren Behatokiaren aurkezpena egingo da. Proiektua komunikabideetan gertatzen diren sexismo kasuak ikusarazi nahi dituen web batean oinarritzen da, profesionalek beren eguneroko lanean saihestu ahal izan dezaten. Webguneak matxismo motaren arabera sailkatzen ditu albisteak. Ekimen hori UPV/EHUko Bitartez ikerketa-taldearen eta Pikara Magazineko Emakume Kazetarien Elkartearen arteko lankidetzaren emaitza da. 

Ekitaldian parte hartuko dute: 

  • Angeriñe Elorriaga, Bitartez ikerketa-taldea (UPV/EHU). 
  • Mª Ángeles Fernández, Pikara Magazine. 
  • Jon Ruigómez, Itsasmuseum Bilbaoko zuzendaria.