euskaraespañol

Image of the day

José Manuel Aguirre Urizar katedraduna, Espainiako Odontologia Zientzien Akademiako kide osoa

Ikertzaile ezaguna Europako espezialista handienetako bat da ahoko minbizian

  • Kronika

First publication date: 19/11/2024

Espainiako Zientzia Odontologikoen Akademiako kideak | Photo: Espainiako Zientzia Odontologikoen Akademia

Pasa den azaroaren 14an, Madrilgo Farmaziako Errege Akademia Nazionalaren Areto Nagusian, José Manuel Aguirre Urizar jauna Espainiako Odontologia Zientzien Akademiako kide oso izendatu zuten.

José Manuel Aguirre Urizar irakasle doktorea Estomatologiako katedraduna eta Euskal Herriko Unibertsitateko Patologiako eta Aho Medikuntzako katedradun emeritua da. Halaber, Europan ahoko minbiziaren espezialista ezagunenetako bat izanda. Bestalde, Aho Medikuntza Unitateko eta Aho Patologia zein Aurpegi Masailetako Patologia Unitateko UPV/EHUko Klinika Zerbitzu Odontologikoaren arduraduna da. Gainera, Euskadiko Aho-hortzetako Osasunaren Aholku Batzordeko burua da, eta “Medicina Oral, Patología Oral, Cirugía Bucal” aldizkariko editore elkartua.