-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Minorkult jardunaldiak
- Event
When and where
From: 15/11/2021 To: 19/11/2021
Location
Areto nagusia - Gasteizko Ingenieritza Eskola
Nieves Cano 12. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Description
Azaroaren 15etik 19ra bitartean, Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako Areto Nagusian Minorkult Jardunaldiak egingo dira, oraingo honetan ‘Hezkuntza globaletik kulturartekotasunera: zubiak eraikitzen eskolaren eta komunitateen artean’ izenburupean.
Minorkult-Zubigintza, profesional, ordezkari publiko, elkarte ezberdin, irakasle eta adituen arteko topagunea da. Bertan eskubide zein eginkizun berdinak dituzten artean kulturartekotasun ideala eraikitzea da helburu. Horretarako, esperientzia, bizipen, proiektu eta mahai inguruak gauzatuko dira, bakoitzak bere kulturari uko egin gabe beste kulturekin harremana sustatuz. Era honetan, Kulturarteko Vitoria-Gasteiz bat bultzatuko da, gizarte eta mundu hobe bat erdiesteko.
Aurtengo edizioan aipagarria da nazioarteko adituak izan direla, hala nola Francisco Rodríguez, Ignasi Vila, Michael Handelman edo Andrea Khalfaoui.