-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
-
USE ezohiko deialdian matrikulatu zirenen % 89,17k gainditu du
Jardunaldia: «PRAN 2022-2024: Espainian bakterioen erresistentziaren erronka COVID-19aren pandemiaren ondoren»
- Event
When and where
18/11/2021, 11:30
Location
Online
Description
Zein da Espainian antibiotikoekiko erresistentziaren arazoaren egoera COVID-19aren pandemiaren ondoren? Zer ekimen jarriko ditu abian datozen urteetan Antibiotikoen Erresistentziaren aurkako Plan Nazionalak (PRAN)? Giza osasunean, animalien osasunean eta ingurumen osasunean adituek gai horiek eta erresistentziaren arazoaren gaurkotasuna aztertuko dute PRANek antolatu duen 2021eko Antibiotikoen Erabilera Zuhurrerako Europako Eguneko Online Jardunaldian. Ekitaldi horrek “Espainian bakterioen erresistentziaren erronka COVID-19aren pandemiaren ondoren” titulua du.
Jardunaldia online egingo da ostegunean, azaroaren 18an, 11: 30etik 13: 30era, eta doakoa izango da.
Programa:
Topaketan galderak izango dira, Marián García (@boticariagarcia) dibulgatzailearen gidaritzapean, eta honako aditu hauek parte hartuko dute:
- Ongi etorria: Carolina Darias, Osasun ministroa.
- Mª Jesús Lamas, AEMPSeko zuzendaria.
- José María González Sainz, Hausnarkari txikien albaitari klinikoa.
- Rocío Fernández Urrusuno, Andaluziako PROAko koordinatzaile zientifiko-teknikoa.
- Carles Borrego, Instituto Catalán de Investigación del Agua (ICRA) / Universitat de Girona (UdG).
- Lucía Gallego, UPV/EHUko Antibiotiko eta Bakteriologia Molekularreko Laborategiko zuzendaria.
- Cristina Muñoz Madero, PRANeko koordinatzailea Animalien Osasun arloan.
- Antonio López Navas, PRANeko koordinatzailea Giza Osasunaren arloan.
- Ricardo Carapeto, PRANeko koordinatzailea Ingurumenaren arloan.
Webgunean eman dezakezu izena: www.resistenciaantibioticos.es