euskaraespañol

BITalks jardunaldia: ‘Bitcoin, kriptomonetak eta Blockchain ekosistema’

  • Event

When and where

08/07/2023, 09:30

Location

Bilbao (Bizkaia)

Description

La perrera-Konekta

Sabino Arana, 50

Uztailaren 8an, 9: 30etik -14: 30era, Bitcoin Bilbao Talksen (BITalks) bigarren edizioa ospatuko da Bilboko La perrera-Konekta espazioan. Bitcoin eta Blockchain Teknologiaren oinarriak zabaltzera bideratutako informazio-foroa da hau, UPV/EHUren eta Blockchain Euskadi Elkartearen arteko lankidetzaren emaitza.

Oinarri teknologikoa duen dibulgazio- eta prestakuntza-jarduera bat da, hiru bloke nagusitan antolatutako hitzaldi eta mahai-inguruz osatua. Lehenengoak, “Bitcoin eta eduki sortzaileak” ditu ardatz. Bigarren blokeak, “BITalks Academy”, dibulgaziozko hitzaldi laburrak izango ditu, eta, horietan, teknologia horren oinarrietako batzuetan sartuko da publikoa. Azkenik, hirugarren blokean “Kriptoaktiboen munduko fiskalitatea” aztertuko da, aktibo horien inguruan gertatzen diren jarduera ekonomikoak ez baitaude administrazioek ezartzen dituzten zerga-arau eta -betebeharretatik kanpo.

Ekitaldiaren helburua da informazioa ematea Bitcoinen oinarriei, balio-transferentziaren sare deszentralizatuari eta blockchain teknologian sartzen diren gainerako proiektu eratorriei buruz. Eta bitcoin, kriptomoneta eta blockchain ekosisteman interesa duten pertsonei zuzenduta dago, ekosistema honetan gertatzen diren aldaketa eta berrikuntzekin egunean jartzeko topaleku bat izan dezaten.
Sarrera doakoa da, baina webgunean lekua erreserbatu behar da.

Informazio gehiago: bitalks.es