euskaraespañol

Image of the day

Jardunaldia: 'Acelerar la acción comercial en las empresas familiares a través del entorno digital'

  • Event

When and where

11/05/2022, 09:30

Location

Bilbao (Bizkaia)

Description

CámarabIlbao

Errekalde Zumarkalea, 50

Maitane Hernández Iturbe WEROIko bazkide sortzaile eta kudeatzaileak kasu praktiko errealen bidez lan komertziala optimizatzeko kanal digitalak nola erabili, eta ingurune digitalean hasitako ekintzak bideratzeko hasierako urratsak zein diren azalduko du. Halaber, estrategia komertzial digitalak eta tradizionalak konbinatzeko tresnak azalduko dira, negozio-aukera berriak bilatu eta aztertzeko prozesua azkartzeko.

Jardunaldi hau Bizkaiko Familia Enpresei bere lehiakortasuna eta iraupena areagotzeko laguntzera bideratutako jardueren zikloaren barruan kokatzen da. Aurten ere Bilboko Ganberak, CEBEKek eta UPV/EHUk, Familia Enpresaren Katedraren bidez, antolatu dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Datozen hilabeteetan, zikloak - inaugurazio-ekitaldia martxoan izan zuena, "Bigarren belaunaldiko familia-enpresak: anai-arrebak edo bazkideak" jardunaldiarekin - jarduera-programa zabal bat garatzen jarraituko du jardunaldien, tailerren eta hitzaldien artean, Bizkaia osoko enpresa horien antolamendua, egitura eta merkataritza hobetzen laguntzeko. Kudeaketaren hainbat alderdi eta berezitasun lantzen ditu, hala nola ondorengotza, enpresaren barruko rolak, digitalizazioa, ekintzailetza, profesionalizazioa, gobernantza edo kudeaketa ekonomikoa.

Empresa Familiar zikloaren hurrengo hitzorduak “Familia-protokoloa eta ondorengotza familia-enpresan” hitzaldia ekainaren 21ean eta “Finantza-egoerak. Familia-enpresaren ekonomia- eta finantza-egoeraren diagnostikoa” uztailaren 5ean izango dira, biak CEBEKen egoitzan, Kale Nagusia 50ean. Ganberak “Familiako ETE bat transformazio digitalaren aroan gobernatzea” izeneko tailerra hartuko du irailaren 27an.

Familia enpresa Bizkaian

Familia enpresak ekonomiaren eta gizartearen aktibo nagusietako bat dira, Bizkaiko gizarte- eta enpresa-sareari erabat lotutako aberastasun eta enplegu sortzaileak. Enpresa-antolaketa mota hori oso errotuta dago Foru Lurraldean, Bizkaiko enpresa-egituraren % 84 baino gehiago eta Lurraldeko enpleguaren % 40 baino gehiago hartuz. Datu horiek Euskal Ganberetako Familia Enpresen Foroak, UPV-EHUko Familia Enpresaren Katedrarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin egindako Bizkaiko familia enpresaren erradiografia  2019-2020 txostenetik ateratzen dira.

Enpresa horien berezitasunak indar nabariak ematen dizkie lehiakideen aurrean, hala nola konpromiso eta dedikazio handia, familia-balioen identitatea eta enpresa-kultura, epe luzeko jarraitutasuna eta ikuspegia, ezagutzen eta balioen denboran zehar transmisioa, erabakiak hartzeko azkartasuna eta bizkortasuna, mozkinen berrinbertsio handiagoa eta enpresaren erantzukizun sozial handiagoa. Era berean, ezaugarri horiek berak direla eta, berezko mehatxuak dituzte, hala nola ondorengotza-arazoak edo familiaren eta enpresaren kultura eta interesak nahasteko arriskua.

Informazio gehiago eta izen-ematea, hementxe.