Jardunaldiak: ‘Fuentes de financiación alternativa a la bancaria para la empresa familiar’
- Event
When and where
08/06/2023, 09:30
Hours
Thursday
Location
Bilbao (Bizkaia)
Description
Bilboko Ganbera (Consulado aretoa)
Errekalde zumarkalea, 50
Datorren ekainaren 8an, Banku-finantzaketaren ordezko finantzaketa-iturriak familia-enpresarentzat jardunaldia hartuko du Bilboko Ganberak, bereziki ETE-mota horretako kudeaketaren arduradunei, finantza-zuzendaritzari edo bazkideei zuzendutako Familia Enpresa zikloko hitzordu berria. Zikloa Bilboko Ganberak, CEBEKek, UPV/EHUk eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute.
Errekalde Zumarkaleko Ganberaren egoitzako Kontsulatu Aretoan egingo da topaketa, eta haren helburua da familia-enpresei bankukoak ez diren finantziazio-aukeren ikuspegi orokorra ematea, erakunde bakoitzaren beharretara, ezaugarrietara eta egoerara ondoen egokitzen direnak aukera ditzaten.
Horretarako, Jon Segovia enpresaburu eta Deusto Business School-eko irakasleak eta Oscar Sánchez Norgestion-eko Corporate Finance departamentuko bazkideak parte hartuko dute Bizkaiko familia-enpresek gaur egungo testuinguruan erabil ditzaketen finantza-bideak aurkezteko, baita bakoitzaren abantailak eta eragozpenak zehatz-mehatz azaltzeko ere: zorraren funtsak, funts mistoak, Elkarren Bermerako Sozietateak edo erakundeen finantzaketa, besteak beste.
Topaketa 9:30ean hasiko da. eta ordu eta erdiko iraupena izango du. Sarrera doakoa da aldez aurretik izena emanda.