euskaraespañol

Image of the day

Jardunaldia: Glaukomatik nerbio optikoaren birsorkuntzarantz

  • Event

When and where

21/02/2019, 15:30 - 00:00

Location

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Description

UPV/EHUko GOBE Oftalmo-Biologia Esperimental taldeak antolatuko du ‘Glaukomatik nerbio optikoaren birsorkuntzarantz’ nazioarteko jardunaldia. Topaketan munduko adituek ikertuko dituzte glaukoma gaixotasunari dagozkion zientzia-aurrerapenak. Jardunaldian Sansar C. Sharmar doktoreak ere hartuko du parte. Bera munduko aditu handienetariko bat da. Hain zuen ere, UPV/EHUk  Honoris Causa doktorea izendatuko du Sharmar, ostiralean, hilak 22.

Topaketan, Sopelako hondartzan (Bizkaia) hil den balearen begiaren erretinaren zelulen kultiboen lehenengo emaitzak aurreratuko dira. GOBE taldeko ikertzaile nagusi eta katedradunak, Elena Vecinok, itsas ugaztunaren begia erauzi zuen hareatzan bertan, hondartzatik atera baino lehen. Erretinan neurona biziak aurkitu zituen eta UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko laborategietan kultibatu dira. Eta kultiboaren emaitzek glaukomari buruzko ezagutzak gehitu ahal dituzte.

Itsumen atzeraezinaren lehenengo kausa da glaukoma eta munduko biztanleriaren % 2 baino gehiagori erasaten dio. Munduko 67 milioi lagunek pairatzen dute glaukoma, eta 4,5 milioik, itsumen osoa. Gainera, 2020. urtean, biztanleriaren zahartze progresiboaren ondorioz 80 milioi lagunek nozituko omen dute.

Zientzia-jardunaldian izena emateko