Jardunaldia. ‘Emakume SAREtuak: AKDM eta beste esperientzia batzuk’
- Event
When and where
23/01/2018, 10:00 - 00:00
Location
Leioa-Erandio (Bizkaia)
Description
Asteartean, urtarrilak 23, 10:00etan UPV/EHUko Zientzia eta Teknologiko Fakultateko Paraninfoan (Sarriena, z/g. Leioa) ‘Emakume SAREtuak: AKDM eta beste esperientzia batzuk’ jardunaldia egingo da. Topaketa Berrikuntzaren, Gizarte konpromisoaren eta Kulturgintzaren Errektoreordetzak antolatu du.
Jardunaldian, Leire Imaz Zubiaurrek, UPV/EHUko Berdintasunerako zuzendariak; eta Mirari Ayerbe Díazek, Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuko zuzendariak, AKADEME Programa III. edizio aurkeztuko dute, baita aurreko deialdien balantzea ere. Programa jaio zen beharrezko baldintzak sortzeko emakume akademikoek lidergo funtzioak eta erantzukizun karguak har ditzaten.
Ekitaldian, Marta Macho-Stadlerrek, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasle eta 2016ko Berdintasunaren aldeko Emakunde Sariak, “Mujeres en redes, redes de mujeres” hitzaldia emango du. Eta bukatzeko, emakumeen sare esperientziaz hitz egingo da, hain zuzen, elkarte hauek haien ibilbidea adieraziko dute:
Asociación de mujeres investigadoras y tecnólogas AMIT elkartea
Virginia Woolf Basqueskola, Udaletxeko emakume hautetsien sarea (EUDEL)
Doce Miradas elkartea
Getxoko sare feminista