euskaraespañol

Image of the day

Jardunaldia: ‘COVID-19a eta botere publikoak Euskadin: Espainiako auzitegien jurisprudentziari begirada’

  • Event

When and where

23/09/2021, 09:00

Location

Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Description

UPV/EHUko Giza Eskubideak eta Botere Publikoak Unibertsitate Masterrak (GEBP) antolatu duen jardunaldian Espainiako auzitegien jurisprudentzia aztertuko da COVID-19aren testuinguruan.

Besteak beste, hurrengo puntuak aztertuko dira: agintarien lehen erantzuna; lehen neurriak: zein botere publikok hartu zituen eta zein edukiarekin; oinarrizko eskubideak murrizten dituzten neurri orokorrak direnean: baimen edo berrespen judiziala behar dute; Euskal Auzitegi Nagusiak atzera bota dituen neurriak…

Egitaraua:

9:00 Aurkezpena: Mª Nieves Arrese (zuzenbide irakaslea, UPV/EHU)

9:15 COVID-19, Alarma Egoera, Osasuna: Nork agintzen Du? (Nondik Nora). Iñaki Lasagabaster Herrarte (Katedraduna UPV/EHU)

9:45 COVID-19a Nafarroan: Nafarroako Foru Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren jurisprudentzia. Eneko Compains (zuzenbide irakaslea, UPV/EHU)

10:15 Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren jurisprudentzia COVID19-ari Buruzko Auzietan.  Beñat Maiz (GEBP Masterra)

10:45 Espainiako Auzitegi Gorenaren jurisprudentzia COVID19-ari Buruzko Auzietan.   Mª Nieves Arrese (zuzenbide irakaslea, UPV/EHU)

11: 15 Eztabaida

11: 30  Atsedena

11: 50 nagusien egoitzak eta COVID-19a estatuko araubidean. Leixuri Urrutia (GEBP Masterra)

12: 20 Mahai ingurua:

-Felix Zubia (Donostia Ospitaleko zainketa intentsiboetako Unitateko burua eta UPV/EHUko irakaslea)

-Miren Basaras (UPV/EHUko Mikrobiologia irakaslea)

-Ana Galarraga (Elhuyar)

Moderatzailea: Iñigo Urrutia (zuzenbide irakaslea, UPV/EHU)

13: 45   Itxiera

Sarrera libre aforoa osatu arte.