-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Jardun bikaina Enpresen Karreran
UPV/EHUko ordezkariek lepo hartu zuten podiuma emakumezkoen bikoteetan
- Kronika
First publication date: 17/10/2022
![Euskal Herriko Unibertsitatearen ordezkariak](https://ehu.eus/documents/10136/40298578/carrera-emplresas_web.jpg/cfa4e204-42ff-9a27-962e-b5ec8373c127?t=1666254152793)
Nerea Madariaga Pisanok eta Susana Sanz Abregok osatutako bikoteak lehenengo postua lortu zuen emakumezkoen maila bikoitzean, eta Uxue Ruiz de Azúa Hernándezek eta Lola Oiarzabal Fernandezek osatutako bikoteak kategoria horretako bigarren postua lortu zuten Gasteizko XX. Enpresa Lasterketan, pasa den larunbatean arabar hiriburuaren erdialdeko kaleetan barrena lehiatuta.
Enpresa Lasterketak parte hartzaileen artean jarrera osasuntsua sustatzea du helburu eta kirolarekiko ohitura langileen arteko topagune bihurtu.
Euskal Herriko Unibertsitatearen ordezkariek, gainera, beste aitortza bat lortu zuten proba honetan parte hartzaileen bederatzigarren talderik ugariena izateagatik.
Entrenatu eta anima zaitez datorren urteko edizioan parte hartzera!