euskaraespañol

Arte Ederren ikasleen Gradu Amaierako Lanen IX. Erakusketa

  • Event

When and where

From: 16/12/2022 To: 13/01/2023, 10:00 - 20:00

Location

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Description

Arte Ederren ikasleen Gradu Amaierako Lanen IX. Erakusketa bisitatu ahal izango da abenduaren 16tik urtarrilaren 13ra bitartean Bizkaia Aretoan, lanegunetan. Erakusketa ostiral honetan, abenduaren 16an, arratsaldeko 18:00etan ikasle eta haien senideekin zabalduko da. 

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean irakasten diren hiru graduetan (Artea, Sorkuntza eta Diseinua, eta Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzea) ikasketak bukatu dituzten 150 ikasle baino gehiagoren Gradu Amaierako Lan batzuk (40) biltzen dira. 

Obren hautaketan margolanak, instalazioak, eskulturak, obra grafikoak, bideoak eta argazkiak daude, besteak beste.