euskaraespañol

CIISE: Gizarteratzeari eta Hezkuntzari buruzko IV. Nazioarteko Kongresua

  • Event

When and where

From: 05/2022 To: 05/2022

Location

Bizkaia

Juliana Agirrezabala aretoa - Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Description

Ostegunean, maiatzaren 5ean, 9: 00etan, Juliana Aguirrezabala aretoan (Bilboko Hezkuntza Fakultatea) hasiko da Gizarteratzeari eta Hezkuntzari buruzko Nazioarteko IV. Kongresu bimodala. Kongresuan gizarte-bazterketa murriztea ahalbidetzen duten hainbat prozesuri buruz hausnartuko da, bai eta bazterketari aurre egiteko eta gizarte inklusibo, berritzaile eta gogoetatsuagoak eraikitzen laguntzeko modu berriak bilatzeari buruz ere.

Bi egunetan zehar, kongresuan esperientziak, hitzaldiak eta solasaldiak aurkeztuko dira, hala nola gazte-talde eta -kulturetako inklusioaren arazoa hezkuntza-eragile gisa; Portugalen landutako hezkuntza inklusiboko esperientziak migratzaileekin; terrorismoaren biktimak gizarteratzea; kirolean haurrak sartzea eta babestea; adimen artifiziala hezkuntza-inklusioan aplikatzearen esperientzia britainiarra; edo hezkuntza berritzaile eta inklusiboa nola gauzatu, besteak beste.

Kongresuaren inaugurazioan izango dira:

- Gorka Román, CIISE ́2.0ko zuzendaria.

- Asier Romero, Bilboko Hezkuntzako fakultateko dekanoa.

- Ramón Bernal, Lantegi Batuak-eko Zuzendari nagusia.

- Inmaculada Arostegui, UPV/EHUko Ikerkuntza errektoreordea.

Kongresua online jarraitu ahal izango da honako esteka honen bitartez: http://www.ciise.net

Programa erantsita doa