Madrilgo Complutense Unibertsitateko, Balear Uharteetako Unibertsitateko, Euskal Herriko Unibertsitateko, Salamancako Unibertsitateko eta Zaragozako Unibertsitateko emakumezko hainbat ikertzaile aztertzen ari dira covid-19aren pandemiak estatuko 6 autonomia erkidegotako 60 udalerritako baino gehiagotako gizarte zerbitzuetan zer-nolako eragina izan duen: Andaluzia, Aragoi, Balearrak, Gaztela eta Leon, Euskadi eta Madril. Ikerketa hori 2021eko irailera arte egongo da martxan eta pandemiaren ondoriozko erronkei aurre egiten ari zaien moduei jarraipen xehatua egingo die.
Bost unibertsitate publikotako hainbat emakume ikertzaile covid-19ak gizarte zerbitzuen sistema publikoan duen eragina aztertzen ari dira
Mendekotasunagatiko prestazioena da kalte handiena izan duten esparruetako bat, atzerapenak ugaritu egin baitira
- Research
First publication date: 21/10/2020
Madrilgo Complutense Unibertsitateko, Balear Uharteetako Unibertsitateko, Euskal Herriko Unibertsitateko, Salamancako Unibertsitateko eta Zaragozako Unibertsitateko emakumezko hainbat ikertzaile aztertzen ari dira covid-19aren pandemiak estatuko 6 autonomia erkidegotako 60 udalerritako baino gehiagotako gizarte zerbitzuetan zer-nolako eragina izan duen: Andaluzia, Aragoi, Balearrak, Gaztela eta Leon, Euskadi eta Madril. Ikerketa hori 2021eko irailera arte egongo da martxan eta pandemiaren ondoriozko erronkei aurre egiten ari zaien moduei jarraipen xehatua egingo die.
Alarma egoera ezarri zenetik 2020ko irailera arte krisiak zenbaterainoko irismena izan duen aztertu dute emakume ikertzaileek, eta argitaratu berri den txosten batean jaso dituzte ondorioak. Txosten horren arabera, gizarte zerbitzuetako udal zentroek goitik behera berrantolatu behar izan zuten lan egiteko modua; hala, telefono, posta elektroniko eta WhatsApp bidez (besteak beste) laguntza eskatzen zutenei arreta ematen hasi zitzaizkien. Aurrez aurreko arreta –funtsezkoa laguntza estrategia integralak garatzeko– larrialdi handiko kasuetan baino ezin izan da mantendu.
Kasu askotan, osasun alorrekoa ez ezik ekonomikoa eta soziala ere baden krisi horrek gehien kaltetutako biztanleria taldeekin izan duten estresak, larritasunak eta emozioei eutsi beharrak eragina izan du emakume profesional horien osasunean. Sistema horretako profesionalek adierazi dute pozik daudela egindako lanarekin; hala ere, baliabideak falta izan zaizkiela eta lan karga handiegia izan dutela kritikatu dute.
Erabiltzaile profil berriak sortu dira, pandemiak zerbitzu sektorean lan egiten duten milaka familiari eragiten die, bereziki, ezkutuko ekonomiako enplegu ugari daude.
Ildo horretan, orain arte erreferentziazko gizarte zerbitzuen euren zentroa non zegoen ez zekiten erabiltzaileen profil berriak agertu direla ohartarazi da txostenean. Egungo krisialdiak zerbitzu sektoretik –eta, bereziki, ezkutuko ekonomiako enpleguetatik– bizi ziren milaka familiari nola eragin dien kontatzen digute txostenean. Espainiako udal askotan martxoan eta apirilean gizarte larrialdietarako urteko aurrekontua jada agortuta egotea ere eragin du ABEEE-en kobrantza atzeratzeak.
Osasun sisteman gertatzen den bezala, eguneroko gizarte eskaerak eta zailtasunak pandemiak sortutakoei gehitzen zitzaizkien. Edo beste modu batean esanda, sistema jada aseta zegoen lehendik, baina orain, gainera, ezin da aurrez aurreko elkarrizketa edo etxez etxeko bisitarik egin, eta horrek zuzeneko eragina du genero indarkeriako kasuetan esku hartzeari edo arrisku egoeretan dauden adingabeen jarraipena egiteari dagokienez.
Mendekotasuna da eremu kaltetuenetako beste bat, elkarrizketatutako gizarte langile batek adierazi duenez: « martxoan utzi genion mendekotasun balorazioak egiteari, eta ez dakigu noiz ekingo diegun berriz ». Atzerapen horrek mendekotasuna duten milaka pertsonari eta haien familiei eragiten die.
Espainiako udal askotan martxoan eta apirilean gizarte larrialdietarako urteko aurrekontua jada agortuta egotea ere eragin du ABEEE-en kobrantza atzeratzeak.
Etorkizuneko aurreikuspenei dagokienez, lurralde batzuetan beldur dira ez ote den okerrena gertatuko, batez ere urtarokotasunarekin lotutako arazoei dagokienez (turismoaren edo nekazaritza lanaren mende daude pertsona ugariren ekonomiak, oso hein handian); halaber, kezka handia dago neurri batzuk –adibidez, ABEEEak– agortzen direnean zer gertatuko ote den. Inork ez du nahi lan asistentzialista bateranzko presioak desagerraraztea prebentzioan, parte hartzean eta gizarte barneratzaileak sortzean diharduten esku hartze sozialeko programak. Hurrengo faserako prestatzen ari dira, eta beste zerbitzu publiko batzuekin koordinatzea garrantzitsua dela azpimarratu dute.
Hurrengo hilabeteetan, pandemia gizarte zerbitzuen sisteman zer-nolako eragina izaten ari den aztertzen jarraituko dute. Gizarte zerbitzuen sistema publikoko jardunbide profesional berriak aztertuko dituzte, baita gizarte zerbitzuen sistema publikoak dituen erronkak ere.