euskaraespañol

Image of the day

UPV/EHUk bere hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du Gipuzkoan

Unibertsitateak bere irakaskuntza-eskaintza aurkeztuko du Gipuzkoako lurraldean zehar egingo diren hainbat informazio-saiotan

  • News

First publication date: 28/11/2022

Euskal Herriko Unibertsitateak, Gipuzkoako Campusaren bidez, informazio-jardunaldiak egingo ditu Gipuzkoako hainbat herritan.

Jardunaldi hauen helburua da Euskal Herriko Unibertsitatearen eta etorkizuneko unibertsitateko ikasleen arteko lehen hartu-emana egitea, unibertsitate honi buruzko informazio orokorra ematea eta zure intereseko unibertsitate-ikasketei buruzko erabakiarekin zerikusia izan dezaketen zalantzak eta galderak argitzea.

Lehenengo Informazio-saioa bihar asteartea, azaroaren 29ean, 18:30etan, izango da Legazpin (Kultur Etxea, areto nagusia). Ostean, Euskal Herriko Unibertsitatea Beasainen, Eibarren eta Donostian izango da. Ekitaldi guztiak 18.30etan hasiko dira eta elebidunak izango dira (Donostian izan ezik, bi saio egingo baitira: abenduaren 12an, euskaraz, eta abenduaren 14an, gaztelaniaz).

SARRERA IREKIA

Abenduaren 12an eta 14an egingo diren hitzaldian web bidez parte hartzeko, ez da izenik eman behar. Esteka erabiltzearekin nahikoa da.

Abenduak 12 (euskara): https://labur.eus/ImoWE

Abenduak 14 (gaztelania): https://labur.eus/buxew

Azaroak 29 18:30 LEGAZPI (elebidun) Kultur Etxea (areto nagusia)
Abenduak 1 18:30 BEASAIN (elebidun) IES Beasain BHI (areto nagusia)
Abenduak 1 18:30 EIBAR (elebidun)

Portalea Kultur Etxea (areto nagusia)

Abenduak 12 18:30 DONOSTIA (euskara) Carlos Santamaría Zentroa (auditorium)
Abenduak 14 18:30 DONOSTIA (gaztelania) Carlos Santamaría Zentroa (auditorium)