UPV/EHUk bere hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du Legazpin
- Event
When and where
27/11/2023
Location
Gipuzkoa
Description
Astelehenean, azaroaren 27ean, 18.30etan, Legazpiko Kultur Etxeko areto nagusian (Latxartegi, 3), Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzako ordezkariak joango dira unibertsitateari buruzko informazio orokorra ematera. Ekitaldia elebiduna izango da.
Informazio-saio honen helburua da UPV/EHUren eta etorkizuneko unibertsitateko ikasleen arteko lehen hartu-emana egitea, unibertsitate honi buruzko informazio orokorra ematea eta haien intereseko unibertsitate-ikasketei buruzko erabakiarekin zerikusia izan dezaketen zalantzak eta galderak argitzea.
Sarrera irekia da.