-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
‘UPV/EHU gure inguruan: Bilboko itsasadarra’ren inaugurazioa
- Event
When and where
13/10/2020, 11:30
Location
Axular erakusketa-aretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Description
Euskal Herriko Unibertsitateak ‘UPV / EHU gure inguruan’ erakusketa inauguratuko du. Hauxe izango da Zientzia Astea 2020ren aurreko ekitaldi tematikoa. Jardueraren helburua da, zientzia eta teknologiaren prismatik, gure ingurunea, bere sekretuak eta dituen berezitasunak ezagutzera ematea eta, oraingo honetan, protagonista Ibaizabal Itsasadarra izango da. Erakusketa eta beste jarduera paraleloen bidez, itsasadarrak izan dituen eraldaketak, historia eta bere ekosistema ezagutu ahal izango dira, baita Bizkaiko gizartean izan duen eragin ekonomiko eta kulturala ere.
Inaugurazioan izango dira:
- Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea
- Susana Palomino, Metro Bilbaoko marketing eta komunikazioko arduraduna
- Fernando Tapia, UPV/EHUko Garapen Zientifiko eta Transferentziaren arloko errektoreordea