Erakusketa: Ilustrazioko pasealeku eta zumardiak Euskal Herrian
When and where
From: 16/02/2022 To: 04/03/2022, 00:00
Location
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Description
Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola Teknikoak antolatutako "Ilustrazioaren pasealeku eta zumardiak Euskal Herria’ izeneko erakusketa ikusgai dago Bizkaia Aretoan, Bilbon. Erakusketa otsailaren 16tik martxoaren 4ra egongo da zabalik.
Erakusketaren arduradunek diote: “Gure hirietako lehen espazio berdeen eraikuntza inoiz egon den euskal arkitekturaren momentu oparo eta unitarioenarekin bat egin zuen, hau da, XVIII. mendearen bigarren erdiaren eta XIX.aren lehen erdiaren artean Ilustrazioaren babesean jazotako berpizte urbanoarekin bat. Arkitekturaren ideia berdin baten baitan gure hiriburu eta hiribilduak hamarkada gutxietan zehar gaur egun oraindik ere haien hiri-paisaia bateratu eta edertzen dituzten proiektu urbano eta arkitektura neoklasikoen bidez edertzen ziren aldi berean, delikatu eta sotilagoa izanagatik garrantzi gutxiagokoa ez zen beste eraldaketa urbano batek lurralde historiko guztietatik kasik zabaldu zen, hiri handienak ez ezik beste hiribildu txikiagoak dotoretuz, herri landatarrak barne: garai hartan sortu ziren ohitura sozial berrien agertoki izateko eraiki ziren pasealeku, zumardi eta zuhaiztiak gure hirien eta haien inguruko lurraldearen arteko trantsizioa zehaztu baitzuten lehen aldiz. Espazio hauek guztiak, ideia ilustratuek kontzientzia urbanoan sustatu zuten eraldaketa sakonaren testigantza nabarienetakoa izan ziren eta aldi berean, gure hirien zabalguneen abiapuntutzat erabili ziren hamarkada gutxi batzuk ondoren, erdigune historikoei gaur egun duten forma emanez.”
Erakusketa honek Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren eta UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren artean sinatutako hitzarmenaren babesean egin den hiru urtetako ikerketaren emaitzak aurkezten ditu. UPV/EHUko Arkitekturaren Oinarrietako Graduko irakasle eta ikasleek osatzen duten taldeak eginiko plano, marrazki eta infografiak inoiz pentsatu diren bi hiri proiektu garrantzitsuenen faksimile eta eskala handiko maketekin osatzen dira: Santos Ángel de Ochandategui arkitektoak diseinatutako Zangoza Berria eta Abandon Silvestre Perezek proiektatutako Bakearen hiriko maketekin, alegia.