Ikuskizun zientifikoa umeentzako: ¿Ciencia o Magia?
- Event
When and where
19/10/2019, 18:00 - 00:00
Location
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Cycle
"Ilusioa eta Zientzia UPV/EHUn"
Description
Larunbata, urriaren 19an, 18:00etan
Igandea, urriaren 20an, 11:30etan
"Ilusioa eta Zientzia UPV/EHUn" ekitaldiaren barruan “¿Ciencia o magia?” zientzia ikuskizuna eskainiko du David Ballesterosek dibulgatzaileak, 6 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendua batez ere.
Zientziarik gabe, denak dauka magia kutsua. David Ballesteros dibulgatzailearen «¿Ciencia o Magia?» ikuskizunak aukera emango digu «magikoak» diruditen baina zientziaren bidez azal daitezkeen fenomenoak ezagutzeko.
Demostrazio harrigarriak egingo dizkigu, eta modu dinamiko eta esperimentalean, metodo zientifikoa erabiliko du azalpenak emateko. Besteak beste, ura ardo bihurtuko dugu, ezagutuko ditugu globoen propietate magikoak, une «elektrizanteak» biziko ditugu, eta formak sortuko ditugu airean.
Sarrera librea eta doakoa gela bete arte.