euskaraespañol

Image of the day

‘Passion For Science’ I Jardunaldi Zientifikoa

  • Kronika

First publication date: 21/11/2024

Jardunaldian parte hartu dutenak

Euskal Herriko Unibertsitatearen Farmazia Fakultateak eta Arabako Campuseko UPV/EHUko I+med Medikuntza Pertsonalizatuko Gelak ‘Passion for science’ I. Jardunaldi Zientifikoa antolatu dute, UPV/EHUko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko Errektoreordetzaren babesarekin.

Jardunaldian zehar, nazioarteko ospe handiko bi ikertzaileren hiru hitzaldi oso egin ziren: Ana Beloqui (Lovainako Unibertsitate Katolikoko F.R.S. FNRS & WELBIOko ikertzaile elkartua), José Luis García Cordero (Basileako Giza Biologiako Roche Institutuko mikroteknologia-taldeko burua) eta Zaira García Carvajal (Mexikoko Jalisco Estatuko Teknologia eta Diseinuko Ikerketa eta Laguntza Zentroko ikertzailea). Gainera, saio bakoitzean, ahozko komunikazioak egin ziren UPV/EHUren Farmazia Fakultateko ikertaldeetako doktorego aurreko ikertzaileek eginda.

Rosa Hernández UPV/EHUren i+Med Medikuntza Pertsonalizatuko Gelako zuzendariak adierazi zuen bezala, "jardunaldi zientifikoa oso arrakastatsua izan da, 110 ikertzailek baino gehiagok parte hartu baitute eta 50 komunikazio baino gehiago aurkeztu baitira. Bilera zientifiko hau aukera bat izan da doktoregaiek esku artean duten lana aurkeztu ahal izan dezaten, eta gure Fakultatean egiten den lana ezagutarazteko eta ikertaldeen artean sinergia posibleak bilatzeko balio izan du".