euskaraespañol

Hitzaldia-zikloa: 'Futbola, zientzia laborategia'

  • Event

When and where

05/11/2018, 19:00 - 00:00

Location

Arriaga entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Description

UPV/EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan ospatzen ari den “Zientziateka” ekitaldiaren barruan antolatutako “Futbola, zientzia laborategia” hitzaldi-zikloaren bigarren jardunaldia ospatuko da azaroak 5ean.

Bertan, Dae-Jin Leek “Ciencia de datos y fútbol: predicción del riesgo de lesiones en el deporte profesional” delako gaiari helduko dio. BCAM Matematika Aplikatuaren Euskal Zentroan ikertzaile lanean diharduen Dae-Jin Lee Ingeniaritza Matematikan doktoreak kirol-bioestatistika aurkeztu eta kirol profesionalean lesioen prebentzioan duen garrantzia azpimarratuko du bere hitzaldian. Kirol profesionalean bioestatistika, matematikak, konputazioa, epidemiologia eta osasun publikoa uztartzen dituzten disziplina anitzeko profilen beharra azpimarratzea izango da azken helburua.

“Futbola, zientzia laborategia” zikloa Kultura Zientifikoko Katedrak antolatu du, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioaren (FECYT) lankidetzaz. 

Informazio gehiago Zientzia Kaiera blogean