Hitzaldia: ‘Mechanobiology: a new challenge for mechanical engineers’
- Event
When and where
08/11/2019, 12:00 - 00:00
Location
Martina Casiano Plataforma Teknologikoa - Zientzia Parkea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Description
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak Manuel Doblaréren hitzaldia hartuko du. CIBER-BBN zentroko eta Aragón Institute of Engineering Research (I3A) institutuko ikertzailea mekanobiologiari buruz arituko da: erronka berri bat mekanikako ingeniarientzat. Doblaré ezaguna da solidoen mekanika konputazionalaren arloan egin dituen ikerketengatik eta biomekanikan eta biomekanologian aplikatzeko eskala anitzeko eta multifisikako ikerketengatik.
Mekanobiologia zelulek estresa/tentsioa egoerari ematen dioten erantzunaz arduratzen den diziplina da, barne hartuta mekanosentsazioa, mekanotransdukzioa eta adierazpen zelularra. Hitzaldian, ehun bizien egiturari buruz jardungo da; zelulak eta inguruneak duten elkarrekintza konplexu baten ondorioz garatzen da, jarraibide genetikoen kontrolpean. Era berean, prozesu horretan eragina duen faktore nagusietako bat ingurune mekanikoa da, eta, beraz, egitura ehunak optimizatuta daude, euren funtzio mekaniko espezifikoaren arabera.
Ekitaldia ingelesez egingo da, eta sarrera librea izango da.