euskaraespañol

Image of the day

Hitzaldia: Hélène Langevin-Joliot doktorea, Marie Curie-ren iloba, UPV/EHUn

  • Event

When and where

12/04/2018, 18:30 - 00:00

Location

Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Description

Hélène Langevin-Joliot doktoreak, María Sklodowska Curie-ren iloba, hasiera emango dio apirilaren 12tik 26ra UPV/EHUn egingo den zientzialariari buruzko hitzaldi zikloari. Curie bi Nobel sari jaso zituen lehen pertsona izan zen. Mintzaldiak “Les Joliot-Curie, mes parents, et la radioactivité artificielle” izenburua du. Aldibereko itzulpena eskainiko da.

Bertan egongo dira Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea,Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako hezkuntzako sailburua Juan María Aburto, Bilboko Alkatea, Sameh Safty, Bilboko Frantziako kontsula, Magdalena Solabarrieta, Bilboko Lizeo Frantseseko zuzendaria, Fabrice Charrier, Bilboko Institutu Frantseseko zuzendaria, Alfonso Martínez Cearra, Suediako kontsula Bilbon, eta Ángel Tellechea, Poloniako Kontsula Nafarroan, Euskadin eta Errioxan. UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoak, Esther Domínguezek, eta ekitaldiaren antolatzaileek, Sonnia L. Rivas-Caballero eta Belén Yustek, Marie Curie-ren biografiaren gainean hitzaldi labur batekin hasiera emango diote topaketari.

Nobel saria jaso zuen lehen emakumea beste bi mintzaldietan  gogora ekarriko da:

  • Apirilak 18. 18:30. Bizkaia Aretoa, Oteiza gelan. Naia Peredaren hitzaldia: “Marie Curie, primera física médica”
  • Apirilak 26. 18:30. Bizkaia Aretoa, Oteiza gelan. Juan Carlos Martín Urretaren hitzaldia: “A partir de M. Curie; una excursión por la radiología médica”

Hitzaldi guztietarako sarrera librea izango da leku kopurua bete arte. Hitzaldietara joateko, hemen izena ematea eskatzen da: mariecurie.fct@ehu.eus 

‘María Sklodowska Curie. Una polaca en París’ erakusketa

Hitzaldi zikloa ‘María Sklodowska Curie. Una polaca en París’ erakusketaren harira egiten da. Erakusketa hori zabalik dago apirilak 3tik 27ra UPV/EHUko Bizkaia Aretoan. Hogei panelen bidez, haren ikerketa lan handia, laborategian etengabe egin zuen lan nekeza eta haren alderdi humano eta solidarioa azter daitezke. Azpimarratzekoa da, inork gutxi baldin badaki ere, Lehen Mundu Gerran lan garrantzitsua egin zuela Curie auto famatuak gidatzen: milaka eta milaka soldadu erradiografiatu, jaurtigaiak errazago erauzi ahal izateko, eta, horri esker, anputazio traumatikoak saihestu eta ezin konta ahala bizitza salbatu ahal izan zituzten. Erakusketa astelehenetik ostiralera 10:00etatik 20:00etara bisitatu ahal da, eta sarrera librea da.