euskaraespañol

Image of the day

HItzaldia: ‘Empresas familiares de 2ª generación. Hermanos o socios’

  • Event

When and where

08/03/2022, 09:30

Location

Bilbao (Bizkaia)

Description

Bilboko Merkataritza Ganbera
Recalde zumarkalea, 50. 

‘Empresas familiares de 2ª generación. Hermanos o socios’ hitzaldiak anai-arrebak edo bazkideak bigarren belaunaldien funtzionamendu egokia bermatzeko kontuan hartu behar diren alderdi garrantzitsuenetako batzuei buruz orientatzea bilatzen du.

Jardunaldi honen bidez, bigarren belaunaldiko kideei talde eraginkorrak eta kohesionatuak eratzen lagundu nahi zaie. Familia-gatazkak behar bezala konpontzeko negoziazio-teknika eta -tresna nagusietako batzuk azalduko dira, eta horiek kudeatzen ikasiko da. Azkenik, bigarren belaunaldiko kideen arteko batasuna eta elkar ulertzea hautsi dezaketen oztopo eta zailtasun nagusiak identifikatzea ere saio honen helburua da.

Jardunaldiak, ikuspegi teoriko-praktiko batekin, bigarren belaunaldiko enpresez ari garenean aurki ditzakegun tipologia nagusiak konbinatzen ditu, anai-arreben arteko harremanak nola eraikitzen diren azaltzeko azalpen labur bat oinarri hartuta, bigarren belaunaldiko enpresek egoera kritikoak konpondu behar izan dituzten benetako kasuak azaltzeko.

Familia edo familia anitzeko enpresen fundatzaileak, bai eta enpresaburu-familia bateko kideak eta gobernu- eta kudeaketa-organoetako kide direnak edo kide izatera deituta daudenak ere, bai eta etorkizuneko akziodunak eta familia-enpresaren eta enpresa txiki eta ertainen gobernu ona interesatzen zaien pertsonak ere.

Informazio gehiago, hementxe.