euskaraespañol

Image of the day

Hitzaldia: ‘El Gobierno Corporativo en la Empresa Familiar. Derechos y deberes de los administradores’

  • Event

When and where

10/04/2024, 18:30

Location

Gradu-aretoa - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko)
Lehendakari Agirre 83. -48015- Bilbao (Bizkaia)

Description

Alberto Guerra, Garrigues abokatu bulegoko kideak ‘El Gobierno Corporativo en la Empresa Familiar. Derechos y deberes de los administradores’ hitzaldia eskainiko du UPV/EHUko Familia Enpresa Katedrak antolatutako saioan. Hitzaldia datorren apirilaren 10ean, asteazkena, izango da Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Gradu Aretoan, Sarrikon.

Familia Enpresako Katedrako arduradunek azaldu dutenez, “ez daude bi familia enpresa berdin, ezta antolaketa eta kudeaketa eredu bakar bat ere. Hala ere, badira gobernu onaren praktika batzuk, eta horien aplikazioak balioa sortzen, arriskuak murrizten eta kudeaketa korporatiboaren gardentasunarekiko konfiantza handitzen laguntzen du”.

Horregatik, egungo egoera ekonomikoak gobernu korporatibo onaren ontasunak berraurkitzea eskatzen duela jakinda, hitzaldi honetan gaiari buruzko eguneratze bat egiteaz gain, gomendio batzuk aurkeztuko dira.