euskaraespañol

Image of the day

Hitzaldi: ‘Emakume migratzaileak: ADN mitokondrialak haien iraganaren historia azaltzen digu’

  • Event

When and where

19/06/2019, 19:00 - 00:00

Location

Bilbao (Bizkaia)

Description

Ibaiondoko Udaltegiko ekitaldi aretoan

Burtsa eraikina, Pilota kaleko 10a, Bilbo

Montse Hervella. Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saila, UPV/EHU hitzaldia emango du: ‘Emakume migratzaileak: ADN mitokondrialak haien iraganaren historia azaltzen digu’. Hainbat diziplinak eskaintzen duten informazioari esker, historiaurrean gertatutako giza-migrazioak berreraiki daitezke. Hitzaldi honetan, historiaurreko giza-gorpuzkietatik berreskuratutako ADN mitokondrialaren informazioa erakutsiko da (molekula hori amaren bidez baino ez da heredatzen).

Kuaternarioari buruzko UPV/EHUko Prestakuntza eta Ikerkuntza Unitateak, Kultura Zientifikoko Katedraren laguntzarekin hitzaldi-zikloa egingo dute ekainean Bilbon, hitzaldietarako sarrera librea eta doakoa izango da aforoa bete arte, besteak beste gure planetaren erliebea moldatu zuen Kuaternarioaren aldi geologikoari dagokion azken 2,6 milioi urteetako historia jorratzeko.

Bizkaiko hiriburuan uztailaren lehenengo astean (hilaren 1etik 5era) ospatuko den Kuaternarioko XV. Biltzar Nazionalaren barnean kokatuta dago hitzaldi-zikoa, aurretik lau hitzaldi eskainiko ditu ikerketa-esparru honetan trebatutako lau ikertzaileren eskutik, egungo geologiaren formaziorako giltzarrizko aldi horren sekretuak argitzeko.

Programa

  • Ekainak 26: ‘Horma-arte paleolitoko aurkikuntza berriak Urolako ibarrean’. Hizlaria: Blanca Ochoa. Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saila, UPV/EHU. Orain arte, oso haitzulo gutxi ezagutzen ziren Euskal Herrian, baina azken urteotan hainbat aurkitzen ari dira Urolako ibarrean, Gipuzkoan. Hitzaldi honetan, aurkikuntza horiek guztiak aztertuko dira, baita labar-aztarnategi berri horiek Erlaitz Kantauriarreko zein Europa mailako goi Paleolitoaren arkeologian izango duten eragina ere.