Helioskiametroa
- Photocampus
First publication date: 21/06/2019
Leioako Arboretumean dagoen eguzki egutegi moduko bat da Helioskiametroa. Instalazio astronomiko hori amaieran leiar bat duen zutoin batek osatzen du, eta lurzoruaren gainean irudikatzen du Eguzkiaren mugimendua.
Martin Rivas irakasleak azaldu duen bezala gaur agerian utzi du Helioskiametroak uda iritsi dela: urteko egunik luzeena iparraldeko hemisferioan, eta laburrena, hegoaldekoan.