euskaraespañol

Gure txokoak: Sintonia antzinakoaren eta berriaren artean

  • Photocampus

First publication date: 13/10/2022

Iñaki Albizu Landa Elurreta eraikinaren kanpo aldean
Iñaki Albizu Landa Elurreta eraikinaren kanpo aldean | Photo: Nuria González. UPV/EHU.

“Betidanik izan dut interesa Arabako Campuseko Elurreta eraikinarengatik, beharbada ospitale gisa ezagutu nuelako, joan den mendeko 80ko hamarkadan eta 2002an Arabako Campuseko ikasgela eta biblioteka gisa ireki zenean.

UPV/EHUko Arkitektura eta Obra Zerbitzutik eraikinean esku hartu dut espazioak eta lokalak, fatxadak eta estalkiak eraberrituz, bertako instalazioen eta akaberen gorabeherak eta konponketak ebatziz.

Sototik hasi eta teilatupeetaraino ibili naiz bertako lekurik iritsiezinenetan, interesgarrienetan. Ordu desberdinetan bizi izan dut, goizaldeko isiltasunean eta irakaskuntza-ordutegiaren aje betean, urtaro desberdinetan, elurra, euria edo udako bero handian.

Bisita egin duten pertsona guztiek interesgarritzat jotzen dute eta, gainera, behar bezala betetzen ditu biblioteka eta ikasgela gisa funtzioak:  Prentsa edo ETBko irudietan ere ondo ateratzen da!

Iñaki Albizu Landak, Arkitektura eta Obra Zerbitzuko arkitekto teknikoak, Elurreta eraikinaren kanpoaldean dagoen lorategi gune lasai hau aukeratu du Gure txokoak atalerako, fatxadarik zaharrenak eta berrienak sintonia onean elkartzen dituen gunea. Aurreko testuaren egilea ere bera da.

 

Nola iritsi: 42°50'18.0"N 2°40'28.2"W