euskaraespañol

Gure txokoak: Campusa bizitzeko beste era bat

  • Photocampus

First publication date: 18/05/2023

Manoli Igartua, ibilera nordikoaren kideekin batera
Manoli Igartua, ibilera nordikoaren kideekin batera | Photo: Nuria González. UPV/EHU.

Campusean ibilketa nordikoa egitea, gure EHUkirola programako ikastaroetako batean parte hartuz, sekulako aurkikuntza izan da niretzat. Campusa beste begi batzuekin ikusteko aukera eman dit. Ingurune berde, natural batez gozatzeko aukera eman dit, Gasteizko erdigunean, gure Green Capital delakoan. Zalantzarik gabe, gure campusa leku pribilegiatua da ikasteko, lan egiteko, sozializatzeko, kirola egiteko eta gozatzeko.

Ostegunero, arratsaldeko 5etan, takoizko zapatak eta ordenagailua alde batera utzita, trekking-zapatilak jantzi eta ibilketa nordikoko makilak hartzen ditut, beste lankide batzuekin paseatuz arratsalde zoragarri batez gozatzeko. Gure ibilbidea Unibertsitate Pabiloiaren aurrean hasten da, eta Unibertsitateko pasealekutik barrena Maria de Maeztu parkera eramaten gaitu, Elurretako gelategiaren atzean. Hemendik Olarizuko parkera edo Vasco-Navarro trenbide zaharraren bide berdera iristen gara, hiri-ibilbidea eta pista-zatiak konbinatuz.

Aire zabaleko jarduera fisiko bat egiteak, hala nola ibilketa nordikoak, aukera ematen digu eguneroko errutinatik deskonektatzeko, energiak kargatzeko, burua argitzeko eta naturaz gozatzeko. Gainera, jarduera osasungarria da, praktikatzeko erraza, eta oso onuragarria egoera fisikoa hobetzeko. Eta, jakina, konpainia onean egitea da onena.

Gure Kirol Zerbitzuak antolatzen dituen eta gure campusa beste era batera bizitzeko aukera ematen diguten ikastaroen adibide bat baino ez da hau. Aurkitu gehien gustatzen zaizuna eta animatu parte hartzera!

Honako hau Manoli Igartua, Arabako Campuseko errektoreordeak aukeratu duen tokia, testua bera ere berak egina delarik.

 

Nola iritsi: 42°50'15.0"N 2°40'25.4"W