Gure txokoak: Nire BULEGOA
- Photocampus
First publication date: 18/03/2021
Itxuraz kanporakoia izan naiz beti, halakoa ez naizen arren.
Orobat errebeldea izan naiz (kausarik gabekoa), ordenari, betebeharrei, bizitzako lehentasunezko erantzukizunei eta abarri dagokienez. Aspergarriak dira eta!
Campusean badira eremu benetan atsegin eta erakargarriak, eta, gainera, mendian hazitakoa naiz… KANPORAKO tipoa nauzue, baina, hala ere, intimitate gozagarri moduko bat aurkitzen dut neure zuloan.
Etengabe hara-hona ibilki filmatzeko, kanpoko zabaltasunari eta argiari adi beti, bulegoko barruko argiteria apaletan babesean sentitzen naiz nolabait ere.
Hemen badaukat izatea ordenatua nire desordenan, harremanetan gertukoa, nagia nire maratzean.
Oroitzapenak pilatzen dira zokondoetan. Hainbeste filmaketa, hainbeste gidoi... Bakean naiz.
Hori da Patxi Urkijok Arte Ederren Fakultateko Zinema Zuzendaritza eta Ikus-entzunezko Errealizazioko irakasleak Gure txokoak atalerako aukeratu duen gunea.
Nola iritsi: 43°19'55.3"N 2°58'12.0"W