Gure txokoak: Sekuoia, letra larriz
- Photocampus
First publication date: 30/03/2023
Urte hauetan guztietan Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan lanean, asko izan dira bizi izan ditudan aldaketak, eta asko izan daitezke maitasun berezia izan diedan lekuak: bulegoa non igaro baitut hainbeste denbora, ikastegiko eskailera horren berezi horiek, beirate erraldoia bertatik hainbeste gauza ikusita.
Baina hasiera-hasieratik gurekin, isiltasunean isil dagoen txoko bati eskaini nahi dizkiot gaur lerro hauek: Sekuoia.
Eraso egin dioten ekaitzak ekaitz, goiko punta hautsi zion tximista tximist edo lur zati bat kendu zion eraikinaren handitzea gorabehera, bertan jarraitzen du. Nahiz duela urte batzuetatik gaixo dagoen, eutsi egiten dio bizitzari, guri ondotik pasatzean so, hurbiltzen zaizkion txakurrei adi.
Adituen arabera, Euskal Herrian biomasa gehien duen organismo bizia izan daiteke, eta tristatu egiten nau bere adar batzuk lehortzen ari direla ikusteak. Horregatik, zaindu egin behar dugu, eta aurten, Gasteizko Udalaren laguntzarekin, tratamendu bat emango diogu biziberritzen saiatzeko.
Sekuoia da ikusten dudan lehenengo gauza eskolara hurbiltzen naizenean eta bere itzala atzetik datorkit bertatik noanean. Gurekin presente egon dadin nahi dut, eta desira dut guztiok gure denboraren zenbait minutu eskaini ahal izatea horrenbeste urtetan lagun izan dugun izaki bizi isil eta ikaragarri honen ezagutzen. Horregatik eskaintzen dizkiot lerrook.
Honako hau da Zuriñe Gómez de Balugera Gasteizko Ingeniaritza Eskolako zuzendariak aukeratu duen lekua.
Nola iritsi: 42°50'22.3"N 2°40'26.0"W