Gure txokoak: Espazio bizia
- Photocampus
First publication date: 24/11/2021
Mikel Laboa plaza da Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko nire bulegotik egunero ikusten dudan paisaia. Bibliotekaren eraikinera iristeko igarobide ezinbestekoa da, eta, bi kafetegi, supermerkatua, kutxa-sukurtsala, autoeskola, optika eta liburu-denda bere jira osoan dituela, Leioa-Erandioko eremuaren bihotz soziala osatzen du.
Espazio horretan, denetariko jarduerak ikusi ditut: aldarrikapen-ekintzak, giza castellak, zumba- edo eskalada-eskolak, piknikak, futbolineko edo ping-pongeko partida zirraragarriak...
Batzuetan hango arrabotsa ez da lagunik onena lanaldirako, baina Mikel Laboa plazak egunero gogorarazten digu Leioa-Erandiokoa unibertsitate-eremu bizia dela.
Leku horixe aukeratu du Gure Txokoak atalerako José Ignacio Armentiak, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Kazetaritza Saileko irakasleak. Aurreko lerroak ere hark idatzi ditu.
Nola iritsi: 43°19'51.6"N 2°58'04.8"W