euskaraespañol

Image of the day

Gure leihoen beste aldean: 40aldi eta ondoko faseetako irudiak (XXXVIII)

  • Photocampus

First publication date: 15/06/2020

Marrazki digital bat, delineazio markatu eta estilizatuzkoa. Gizon gazte baten lehen planoa ikusten dugu, eguzki-betaurrekoak kentzeko keinuarekin. Jertse more bat janzten du kamiseta beltz baten gainean. Begi urdin handiak ditu, bekain fin okertuak, harridura keinuan bezala, eta ilea koletila batean bilduta darama, behealde zartatuarekin.

NON: Gernika-Lumo. NOIZ: 2020ko maiatzak 4 (bukaera data). NORK: Ander Jimenez Morillas. Publizitate eta Harreman Publikoetako gradua. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea:

 

Begirada bitxia

Oraindik gordetzen dudan ohitura arraro bat neureganatu nuen karrerako lehen mailan: lauhileko notei buruzko itxaropenak laburbiltzen dituen marrazki bat egitea. Oraingoa bitxiki alaia atera zait, ea egia den.

Anderren marrazki gehiago hemen ikusi ahal dituzu: https://www.instagram.com/kyku_kun/

 

 

'Gure leihoen beste aldean' saileko argazki guztiak Photocampusen.

 

Berrogeialdian eta ondorengo faseetan zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus