euskaraespañol

Image of the day

Gure leihoen beste aldean: 40aldi eta ondoko faseetako irudiak (XXXVI)

  • Photocampus

First publication date: 11/06/2020

Lehen planoan, oso gertutik, lore bat ikusten dugu, petalo more luzangaduna, erdialde horiarekin. Zurtoin berdexka baten gainean jarrita eta zenbait pintxo antzeko hostoz inguratuta. Atzealdean, desfokuraturik, zenbait etxebizitza daude, balkoiz josita, eta tartean zuhaitzen bat ikus daiteke.

NON: Donostia (Amara). NOIZ: 2020ko maiatzak 4 (konfinamenduko 54. eguna). NORK: María del Mar Segura Luzón. Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala Saila. Informatika Fakultatea.

 

Hiriko pisu txiki batean konfinaturik.

Nire balkoia, 3 m2, nire ihesbidea.

Loreontzi narras batzuek ostatu ematen zieten kasualitatez erositako erraboil batzuei.

Eskaintza berezi bat ziren, martxoa berandu baitzen ereiteko.

Maiatz hasieran, loreen hilean, irribarre txiki bat eginarazi zidaten, eta nire monotonia asaldatu.

OSTARGI-BELAR bat.

Ezin izan nion eutsi, eta argazkia egin eta ahaide eta lagunei bidali nien.

Nola baztertzen ditugun gauza sinpleak!!!

Ondoko egunetan, beste batzuk etorri dira, baina lehenbiziko lorea berezia izango da beti.

 

 

'Gure leihoen beste aldean' saileko argazki guztiak Photocampusen.

 

Berrogeialdian eta ondorengo faseetan zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus