euskaraespañol

Image of the day

Graduazioa Letren Fakultatean

  • Kronika

First publication date: 29/11/2023

Photo: Nuria González. UPV/EHU.

Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko areto nagusian egin ziren 2022-2023 ikasturtean graduatutako ikasleen graduazio ekitaldiak. Guztira 375 ikasle graduatu dira ikasturte horretan, eta 56k gainditu dute masterra denbora horretan.Goizean, Filologiako, Ingeles Ikasketetako eta Euskal Ikasketetako ikasleek jaso zuten titulua, Junkal Gutiérrez Mangado UPV/EHUko Euskara, Kultura eta Nazioartekotzeko errektoreordeak eta Belén Bengoetxea fakultateko dekanoak gidatutako ekitaldian.

Ivan Igartua Ugarte UPV/EHUren Ikasketa Klasikoen Saileko katedradunak eman zuen irakasgai magistrala.

Diplomak emateaz gain, ekitaldia baliatu zen erretiroa hartu berri duten ikastegiko langileak omentzeko.

Arratsaldean, Historia, Artearen Historia, Geografia eta Lurralde Antolamendua eta Itzulpengintza eta Interpretazioko titulazioak lortu dituzten ikasleen txanda izan zen. Ekitaldi horretan, Manoli Igartua UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordea eta Emiliana Ramos fakultateko dekanordea izan ziren buru.

Irakasgai magistrala Leire Urkidi Azkarragak eskaini zuen, UPV/EHUren Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saileko irakasle agregatuak.

Adierazitako mailetako diplomak emateaz gain, ekitaldia aprobetxatu zen Letren Fakultatean irakasten diren masterrak amaitu dituzten ikasleei tituluak emateko:  Literatura Konparatuaren eta Literatur Ikasketen Unibertsitate Masterra, Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologiako Unibertsitate Masterra, Hizkuntzalaritza Teoriko eta Esperimentaleko Unibertsitate Masterra, Hizkuntzak Testuinguru Eleaniztunetan Eskuratzeko Unibertsitate Masterra eta Europako eta Atlantikoko Unibertsitate Masterra. Kultura Boterea eta Gizartea.