Pedagogiako ikasleen graduazio ekitaldia
When and where
01/07/2022, 18:00
Location
Areto nagusia - Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Avenida de Tolosa 70. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Description
Ostirala, uztailaren 1ean, 18:00etan, UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatearen areto nagusian, Donostian, 2021-2022 ikasturteko Pedagogia Graduko graduazio ekitaldia ospatuko da. Ekitaldi jai-giroan ospatuko da, ikasleak eta beren senide eta lagunak bertan izango baitira.
Ekitaldiaren buru Beñat Amenabar UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanoa izango da eta lagun izango ditu Aitor Martxueta eta Iñaki Pikabea irakasleak zein Leire Fernández y Carmen Fernández ikasleak. Era berean, ekitaldian. Beronika Azpillagak, campuseko Euskararen eta Kulturaren arloko zuzendariak, parte hartuko du.
EGITARAUA
-Dekanoaren ongi etorria
-Irakaslearen hitzak
-Gipuzkoako Campuseko Euskararen eta Kulturaren arloko zuzendariaren hitzak
-Tituluen banaketa
-Ikasleen hitzak
-Ekitaldiaren amaiera (musika emanaldia)