euskaraespañol

Graduazio berria Informatika Fakultatean

  • Kronika

First publication date: 22/10/2022

Image
Informatika Ingeniaritzako Graduaren 2021-2022 promozioko zein Informatika Fakultateko masterreko ikasleak | Photo: Nagore Iraola. UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio María Barriola Zentroko Auditorioan egin zen Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Ingeniaritzako Gradua 2021-2022 promozioko eta Informatika Fakultateko masterreko (Hizkuntzaren Analisi eta Prozesamenduko Masterra, Ingeniaritza Konputazionaleko eta Sistema Adimendunetako Masterra eta Sistema Txertatuen Ingeniaritzako Masterra) 158 ikasleei graduazio-ekitaldia.

Montse Maritxalar UPV/EHUko Graduondoko eta Etengabeko Prestakuntzako errektoreordea eta Nerea Ezeiza Ramos Informatika Fakultateko Antolamendu Akademikoko dekanordea izan ziren ekitaldiaren buru. Bestalde, Samara Ruiz, Scitodate enpresaren sortzaileetako bat. IMMERSIA Data Visualization-ek hitzaldi bat eman zuen, "El Primer Punto de Inflexión" izenburupean. Bere hitzaldian, Samara Ruizek azaldu zuen nola izan zen berarentzat etapa akademikotik enpresarako trantsizioa, ikasle izatetik bere enpresa propioa sortzera.

Borja Calvo Molinos, Kanpo Harremanetarako dekanordea, Ingeniaritza Konputazionaleko eta Sistema Adimendunetako Masterraren zuzendaria eta Konputazioaren eta Adimen Artifizialaren Zientzia saileko irakaslea izan zen ekitaldiaren zuzendaria. Ekitaldian zehar espediente onenaren saria eta karrera amaierako aparteko saria eman zitzaizkion Iñigo Auzmendi Iriarteri, baita bigarren espediente onena eta karrera amaierako aparteko saria ere Eneko Suarez Etxebarriari.

Irakasleak, ikasleak eta senideak bildu zituen ekitaldi hunkigarria izan zen. Bertan izan ziren Luisa Monsalve Irusta, Fakultateko negoziatu-burua, Maria Luisa Solé Simó, Fakultateko administratzaile erretiratua, Carmen Hernandez Gómez, Informatika Fakultateko idazkari akademikoa eta Konputazioaren eta Adimen Artifizialaren Zientzia Saileko irakaslea, Izaskun Etxeberria Uztarroz, Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia Saileko zuzendari eta irakaslea, Jose Antonio Pascual Saiz, Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia saileko irakaslea, Ander Soraluze Irureta, Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia saileko irakaslea, Itziar Irigoien Garbizu, Konputazioaren eta Adimen Artifizialaren Zientzia Saileko irakaslea, Imanol Usandizaga Lombana, Lengoaia eta Sistema Informatikoen saileko zuzendari eta irakaslea, Jose Ekitaldiaren amaieran, Pako kafetegiko Helena Vergueiro Dos Santosek, Amparo Pascoal Vergueirok eta Iosune Salaverria Campanok lunch txiki bat eskaini zieten bertaratutakoei.