-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
Gasteizko Ingeniaritza Eskolako ikasleen graduazio ekitaldia
- Event
When and where
03/11/2022, 18:00
Location
Areto nagusia - Gasteizko Ingenieritza Eskola
Nieves Cano 12. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Description
Azaroaren 3an, osteguna, 18:00etan, Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako ekitaldi-aretoan, 2021-2022 ikasturteko ikasleen graduazio-ekitaldia egingo da. Ikasturte horretan 166 ikasle graduatu ziren guztira.
Gainera, titulazio bakoitzeko espedienterik onenaren sariak banatuko dira, eta Sankyo Desarrollos Técnicos S.L. enpresa aintzatetsiko da, Eskolarekin lankidetzan aritzeagatik.
Ekitaldiaren buru Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko errektoreorde Manoli Igartua Olaechea izango da, eta bertan izango dira Ramiro González, Arabako ahaldun nagusia, Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea, Miren Artaraz Miñón, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria, Inés Gómez, Sankyo Desarrollos Técnicos SLko Finantza zuzendaria, eta Zuriñe Gómez de Balugera López de Alda, Eskolako zuzendaria.