-
Bizkaiko zaharrenak diren giza aztarnak aurkitu dituzte, duela 150.000 urtetik gorakoak
-
Europar Hauteskundeak eta Populismo Ultrak: hiru narratiba sendoren beharra
-
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egin zutenen % 97,98k gainditu du
-
Jupiterren Orban Gorri Handiaren adina eta jatorria zehaztu dute
-
Legeak dira komunitate energetikoak garatzeko oztopo nagusia
Hezkuntzako ikasleen graduazioa
- Kronika
First publication date: 12/12/2022
![Ezkerretik eskuinera, Saioa Urrutia, Julio María Calleja, Juncal Durán, Xabier Etxaniz, Igor Camino, Alfredo Goñi, Hilario Llanos, Pedro Manuel González Puelles eta Ion Zaballa.](/documents/10136/39782053/Grad-Educacio%CC%81n_web.jpg/117bc85f-a6f6-f185-9c77-15dc4a6a1e33?t=1671112780775)
Letren Fakultateko Areto Nagusian burutu zen Euskal Herriko Unibertsitatearen Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Hezkuntzako ikasleen 9. promozioaren graduazio ekitaldia. Gasteizen ikasketa horiek irakasten hasi zireneko 175. urteurrena ospatzeko ere balio izan zuen ekitaldiak.
Manoli Igartua Olaechea Arabako Campuseko errektoreordea izan zen ekitaldiaren buru, eta bertan izan ziren Miren Artaraz Miñón, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinaziorako zuzendaria, Julio María Calleja González dekanoa eta Saioa Urrutia dekanordea. Graduatutako ikasleei diplomak banatu aurretik, hitzaldi interesgarri bat eskaini zuen Josune Rodriguez Negro Jarduera Fisikoko eta Kiroleko irakasle eta doktoreak.
Gasteizen Hezkuntzako ikasketen irakaskuntzaren 175. urteurrena ospatzeko, noizbait irakasleen prestakuntza Arabako hiriburuan zuzendu duten pertsona batzuk omendu ziren, hala nola Ion Zaballa, Pedro González Puelles, Alfredo Goñi, Juncal Durán, Patxi Salaberri, Xabier Etxaniz, Mariate Bizcarra, Elena Aguirre, Hilario Llanos edo Igor Camino.