euskaraespañol

Jarduera Fisikoak eta Kiroletako ikasleen graduazioa

  • Event

When and where

26/05/2023, 17:30

Location

Areto nagusia - Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Kirola)
Portal de Lasarte 71. -01007- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Description

Euskal Herriko Unibertsitatearen Hezkuntza eta Kirol Fakultateak datorren ostiralean burutuko du Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien graduko VI. eta IX. promozioetan graduatutako ikasleen graduazio ekitaldia.

Ekitaldiaren buru Manoli Igartua UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordea eta Julio Calleja Hezkuntza eta Kirol Fakultateko dekanoa izango dira. Luis María Sautu Apellániz arituko da promozio hauen aitabitxi gisa.

2015-2019 ikasturtean, 100 ikasle graduatu ziren Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan (21 neska eta 79 mutil), eta 2018-2022 ikasturtean, 112 ikasle (34 neska eta 78 mutil).