euskaraespañol

Arabako Campuseko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko graduazioa

  • Event

When and where

11/05/2023, 18:00

Location

Areto nagusia - Gasteizko Ingenieritza Eskola
Nieves Cano 12. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Description

Arabako Campuseko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak 2021/2022 ikasturtean ikasketak amaitu zituzten ikasleen graduazio ekitaldia egingo du. Ekitaldian diplomak emango zaizkie 2022an graduatuei, bai Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, bai Digital Management & ERP: Enpresaren Kudeaketa 4.0 Masterrean graduatutakoei.

Arabako Campusean unibertsitate mailako enpresa ikasketak ezarri zirenetik 25 urte bete direla ospatzeko ere balio izango du zeremoniak eta bertan izango dira Ramiro González, Arabako ahaldun nagusia, Manoli Igartua, UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordea, Ana Oregi Bastarrika, Gasteizko udaleko 2. alkateordea, eta Jon Barrutia, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa.

Francisco Javier Forcadak, fakultateko Arabako ataleko dekanorde koordinatzaileak jardungo du zeremonia maisu gisa eta klase magistrala Manu Muñozek emango du, I+Med Arabako enpresa bioteknologikoko zuzendari exekutiboak eta promozioaren aitabitxiak.