euskaraespañol

Image of the day

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko graduazio ekitaldian

  • Event

When and where

20/06/2024, 17:30

Location

Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Description

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak 2022/2023 ikasturteko graduazio ekitaldia egingo du. Jon Lavín publizista izango da aurtengo aitabitxia; eta urtero bezala parte hartuko du aurtengo ikasturteko ikasleen diplomen banaketan.

Ikastegiak gradu bakoitzeko espediente onenak aitortuko ditu ekitaldian: Martxel Larraza Indaburu, Kazetaritzako Graduan; Nagore Muriel Letamendi, Publizitate eta Harreman Publikoetako Graduan; Ander Elordui Somarriba, Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduan; Paula Calcedo Roda, Soziologiako Graduan, eta Ander Loyola Sergio, Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko Graduan.

Promozio horretan 278 ikaslek amaitu dituzte ikasketak. Graduka horrela daude banatuta:

  • Kazetaritzako Graduko 42. promozioa: 80 ikasle
  • Publizitatea eta Harreman Publikoko Graduko 42. promozioa: 61 ikasle
  • Soziologiako Graduko 31. promozioa: 23 ikasle
  • Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko Graduko 31. promozioa: 41 ikasle
  • Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduko 25. promozioa: 73 ikasle

Gainera, Gradu Amaierako Lan (GrAL) onenei sariak banatuko zaizkie:

  • Martxel Larraza Indaburu, BERRIAko 3.go GRAL Kazetaritza Saria
  • Paula Martínez Sevilla, Soziologiako eta Zientzia Politikoko Euskal Elkartearen GRALen 6. Saria
  • Ana Lee Urrutia Gonzales, Kazetarien Euskal Elkarteko eta Kazetarien Euskal Elkargoko 2.go GRAL Saria.
  • Cristina Belaunde Pombo, Komunikazio Zuzendarien Elkartearen, Iparraldeko Ordezkaritzaren 1.go DIRCOM Saria.

Graduazio Ekitaldian hauek hartuko parte:

  • Eva Ferreira García, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea
  • Miren Artaraz, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaria

  • Ana Irene del Valle Loroño Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoa
  • Jon Lavín, Publizista eta graduazio-ekitaldiko aitabitxia