euskaraespañol

Image of the day

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Graduazio Ekitaldia

  • Event

When and where

14/06/2022, 18:00

Location

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Description

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak 2021/2022 ikasturteko Graduazio Ekitaldia ospatuko du. Aurten 468 ikaslek (282 emakumek eta 186 gizonek) ikasketak amaitu dituzte eta haien diploma jasoko dute. Graduka honela banakatuko dira:

- Kazetaritzako Graduko 40. promozioa:  140 ikasle (77 emakume eta 63 gizon)

- Publizitatea eta Harreman Publikoko Graduko 40. promozioa: 121 ikasle (95 emakume eta 26 gizon).

- Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduko 23. promozioa: 86 ikasle (51 emakume eta 35 gizon).

- Soziologiako Graduko 29. promozioa: 56 ikasle (33 emakume eta 23 gizon).

- Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko Graduko 29. promozioa: 65 ikasle (26 emakume eta 39 gizon).

 

Graduazio Ekitaldian izango dira:

- Gorka Moreno Márquez, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea

- Amaia Esquisabel Alegría, Eusko Jaurlaritzako Ikerketa zuzendaria

- Ana Irene del Valle, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoa

 

Ekitaldian bi sari banatuko dira:

- Fakultatearen 40. urteurrenari buruzko GrALari.

- Berria sariketa: Egunkariak eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak elkarlanean, Komunikazioko GRAL bat sarituko dutena.

Biak estreinakoz ematen dira.

 

Amaieran, UPV/EHUko koruak emanaldi bat emango du.