Gizarte eta Hezkuntza Inklusiboari buruzko Nazioarteko II. Kongresua
- Event
When and where
From: 29/04/2020 To: 30/04/2020, 00:00 - 00:00
Description
Kongresua On-Line egingo da: https://ciise.net/
Berrehun partaide baino gehiago bilduko dira Gizarte eta Hezkuntza Inklusiboari buruzko Nazioarteko II. Kongresuan (CIISE’20). Aurten, salbuespenez, online egingo da, COVID-19aren eraginaren ondorioz.
Kongresu horren ardatza gizarte eta hezkuntza inklusioa bultzatzen duten sareak izango dira eta helburu nagusia izango da gizarte bazterketa murrizteko formulak bilatzea, beroni aurre egiteko modu berriak eta alternatiboak aztertzea, baita gizarte inklusiboagoen eta berritzaileagoen eraikuntzan kolaboratzea ere.
Bigarren kongresu horrek ildo nagusi hauek garatuko ditu:
- Gizarte- eta hezkuntza-berrikuntza. Zaurgarritasun egoeretan dauden kolektiboen inklusiorako sareak sortzen erraztuko dituzten proposamen berritzaileak.
- Gizarteratzea. Kolektibo desberdinen inklusiorako esperientziak; eremu ez-arautuetan garatzen diren erakunde eta/edo elkarte eta kolektiboetatik egina.
- Hezkuntza-inklusioa. Eskola-esparruan zentratutako eta garatutako prozesu inklusiboak, errealitate eta premia desberdinak dituzten ikasleei zuzenduta.
- Gizarte- eta hezkuntza-inklusiorako sareak. Gizarte-arlotik kolektibo desberdinen inklusiorako proposamenak. Hau da, haien gizarte-ekintza eta hezkuntza-ekintza eremu ez-arautuetan garatzen duten erakunde eta/edo elkarte eta kolektiboetatik egina.
- Erronkak komunikazio-oztopoen aurrean. Komunikazio-prozesuak erraztera bideratutako proposamenak, gizarte- eta hezkuntza-inklusioa bermatzeko.
Hizlarien artean estatu mailako profesionalak eta estatuz kanpokoak ere badatoz (Italia, Grezia, Portugal).
Kongresua Bilboko Hezkuntza Fakultateko KideOn ikertaldeak antolatu du, Airea e-learning-en, Euskadiko Gizarte Hezitzaileen Elkargoaren eta Sareen Sarea eta HEIZE-ren laguntzaz.
Informazio gehiago: www.ciise.net
Programa ikusteko: https://clck.ru/NBCs5