euskaraespañol

Image of the day

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako graduazio ekitaldia

When and where

06/10/2023, 18:00

Location

Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia
Europa Plaza 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Description

Ostiralean, urriaren 6an, 18:00etan, Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiaren areto nagusian, Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak 2022-2023ko ikasturteko 143 tituludunen graduazio ekitaldia ospatuko da; baita Material Berriztagarrien Ingeniaritzako Masterraren eta Sare Elektriko eta Adimendunen eta Sorkuntza Banatuaren Kontroleko Unibertsitate Masterraren 18 ikasleena ere.

Ekitaldiaren buru izango dira Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea eta J. Xabier Ostolaza unibertsitate horretako zuzendaria. Era berean ekitaldian, espedienterik onena lortu duten 2022-2023 promozioko graduko titulazioetako ikasleak bereiziko dira, eta Mikel Bergés Eskolako ikasle ohi eta KREANeko proiektuen arduradunak hartuko du parte.

EGITARAUA

  • J. Xabier Ostolaza UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendariak hasiera emango dio ekitaldiari.
  • Mikel Bergés, eskolako ikasle ohia eta KREANeko proiektuen arduradunaren mintzaldia.
  • 2022-2023 promozioko Graduetan espediente onenak lortu dituzten ikasleak saritzea.
  • 2022-2023 ikasturtean graduatu diren ikasleei diplomak  banatzea.
  • Eva Ferreira, UPV/EHUko Errektore anderearen hitzek amaiera emango diote ekitaldiari.
  • Landarbaso abesbatzak eskainitako musika emanaldia.