euskaraespañol

Image of the day

‘Gerra zibila eta resistenza frontetik frontera' mintegia

  • Event

When and where

From: 05/10/2023 To: 06/10/2023, 10:00

Location

Ekitaldi aretoa - Micaela Portilla Ikergunea
Justo Vélez de Elorriaga 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Description

Euskal Herriko Unibertsitatearen ‘Valentín Foronda’ Gizarte Historiarako Institutuak eta Paduako Ikasketa Unibertsitateak ‘Gerra zibila eta resistenza frontetik frontera. Indarkeria, katolizismoa, nazioa eta memoria’.

XX. mendearen lehenengo erdia markatu zuen Europako gerra zibila izenaz deitu izan denarengatik. Figura erretoriko hutsa izatetik urrun, Italian eta Espainian ideologia garaikide handien arteko liskar ireki hori hausturan eta gatazka belikoan gauzatu zen, zein bere civitasetik abiatuta. Bi gerra zibilak, II. Mundu Gerraren atarian edo aldi berean gertatu zirelarik, erabateko gerra izaera izan zuten, lehendik ikusi gabeko ahalmen suntsitzaile eta indarkeria mailetara iritsita. Mintegi honek ikuspegi konparatu batetik heldu nahi dio eragile desberdinek baliatutako indarkeria praktikatzeari, bai eta horrek erlijioarekin eta nazio identitatearekin duen elkarreraginari eta iragan traumatiko horien gainean eraiki den memoriari ere.

Informazioa eta izen-emateak esteka honetan.